Derrigorezko Bigarren Hezkuntza 4. mailako ikasleak Parisen izan ziren aste santuko oporren aurretik, martxoak 27-31 artean. Azkenean heldu zen hain luzez itxarondako unea, eta gogotsu ekin zioten ikasbidaiari.
Bidaian Futuroscope eta Disneyland parkeetako atrakzioez gozatzeko aukera izan dute, baita Pariseko monumentu eta toki esanguratsuenak ezagutzekoa ere: Montmartre, Moulin Rouge, Eliseoak, Garaipenaren Arkua, Notre Dame, Eiffel Dorrea, Louvre museoa… La ville lumière edo argien hiria beste perspektiba batetik ere ikusi ahal izan zuten Sena ibaian zehar Bateau-mouche batetik.
Bai ikasle bai irakasleak gustora ibili ziren, giro atsegin eta goxoan. Oroitzapenen kutxan gordetzeko moduko momentuak ekarri dituzte haiekin.
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.