Derrigorezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleak Parisen izan ziren aste santuko oporren aurretik, martxoaren 17-22 artean. Ikasturtean zehar ekintza askotan parte hartu eta lan asko egin eta gero, azkenean heldu zen hain luzez itxarondako unea.
Bidaian Pariseko monumentu eta toki esanguratsuenak ezagutzeko aukera izan zuten: Montmartre, Moulin Rouge, Eliseoak, Garaipenaren Arkua, Notre Dame, Eiffel Dorrea, Louvre museoa, Bastilla, Pompidou ingurua… Horretaz gain Versalles bisitatu zuten, Senako ibaian zehar Bateau-Mouchean bidaiatu eta Disneyland parkeetako atrakzioez gozatzeko aukera izan zuten.
Bai ikasle eta irakasleak gustora ibili ziren, giro atsegin eta jatorrean.
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.