IKASLE OHIEN HITZALDIAK

Gabonetako oporrak hartu baino aurreko bi egunetan, ikasle ohien hitzaldiak izan zituzten 2. batxilergoko ikasleek. Bertan, gaur egun gauzatzen ari diren ikasketez aritu ziren. Denetarik apur bat izan zuten; irakasle ikasketak egiten ari direnak, enpresaritza, ingeniaritza, kirol mundua, medikuntza, psikologia…

Gure ikasleek, ondorengo etapan zer topatuko duten entzuteko eta galderak egiteko aukera paregabea izan zuten.

Eskerrik asko ikastolara hurbildu zineten ikasle ohi guztioi!