IKASLEEN PARTEHARTZEA MARTIN UGALDEREN OMENEZKO IRAKURKETA JARRAITUAN

Martin Ugalde Orradre, Andoaingo kazetari, idazle, politikari eta euskaltzalea jaio zela 100 urte bete ziren azaroaren 11n, eta bere jaiotzaren mendeurrenaren egun berean Ugalderen “Itzulera baten historia” eleberriaren irakurketa jarraitua egin zen, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Nobela horretan Ugaldek 1936ko gerrak eta frankismoak eragindako erbestetik Euskal Herrira itzuli zirenek bizi izandakoa kontatzen du, neska baten ahotsaren bidez.

Hala, instituzioetako, euskalgintzako zein herriko beste zenbait eragilerekin batera, Ikastolako Batxilergoko 1. eta 2. mailako zenbait ikaslek ere hartu zuten parte irakurketa jarraituan. Ikasleen partehartzea sustatuta, Andoaingo herriak egindako omenaldian parte aktibo izan da Ikastola eta ikasleei Martin Ugalderen irudia ezagutarazteko ere baliatu da.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.