IKASTOLA ERE EUSKARALDIAN. ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

Irailaren 20an eman zitzaion hasiera EUSKARALDIAn parte hartzeko izen emateari. Gure hizkuntza inertziak astinduko dituen ariketa soziala da Euskaraldia eta Ikastola osatzen dugun komunitate osoari zabaldu nahi diogu bertan parte hartzeko gonbidapena.

Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa da, Euskal Herri osoa hartuko duena. Euskara era naturalean erabiltzeko aukerak areagotzea du helburu. Euskaraldian parte hartuko dugunok, bi rol jokatuko ditugu: AHOBIZI eta BELARRIPREST.

Ikastolak, Euskaraldian parte hartzeko erraztasun guztiak eman nahi dizikizue. Horrela, gure webgunean – www.andoainikastola.eus – Euskaraldian izena emateko bidea jarri dizuegu. Oso erraza da: Ahobizi ala Belarriprest!

AHOBIZI zara:

  • Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei.
  • Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere.

BELARRIPREST zara:

  • Euskaraz dakiten guztiei, euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu.
  • Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.

Izena eman ondoren, Euskaraldiako txapak Ikastolan jaso ahal izango dituzue, beste inora joan gabe eta informazioa modu zuzenean jasoko duzue.

Animatu Euskaraldian parte hartzera! Eman izena!