IKASTOLA ERE KORRIKA!

Aste Santuko oporrak hartu genituen egunean pasa zen Korrika Andoaindik. Goizean goiz izan zen eta Ikastolako familiek, ikasleek eta langileek bertan hartu genuen parte.

Ikastolako hainbat ikasleren sarrera-ordua aurreratu genuen eta familiei Korrikan parte hartzeko gonbita luzatu genien, Ikastolako komunitate osoak Korrika zuzenean bizitzeko aukera izan zezan.

BAZKARDOn, familiekin egin zituzten hainbat metro gure txikienek. 1. eta 2. mailako ikasleek ere, euren irakasleekin Korrika ikusteaz gain, korrika pixka bat ere egin zuten.

Goizean zehar, Korrika Txikian parte hartu zuten, Bazkardoko eraikina gure autobus bereziarekin inguruatuz.

Bazkardoko bideoa ikusteko, egin KLIK HEMEN.

Argazkiak ikusteko, egin KLIK HEMEN.

LH 3-6n goiz osoa kalean pasa genuen. 3. eta 4. mailako ikasleek Korrika nagusia pasatzen ikusi zuten eta 5. eta 6. mailakoek Bekoplazatik Zumea plazara egin zuten korrika.

Goiza parkean eta plazan eman ondoren, herri mailako Korrika Txikian hartu zuten parte.

Argazkiak ikusteko, egin KLIK HEMEN.

DBH-BATXILERGOAn, Ikastolako ikasleek Andoaingo lehen kilometroan eraman zuten lekukoa. DBHko gazteenek herrian zehar egin zuten Korrika. Ondoren, txokolate beroa gosaltzeko aukera izan zuten Ikastolan eta eguna bukatzeko, Unai Muñoa eta Amaia Agirre bertsolarien saio berezia entzuteko aukera izan zuten.

Argazkiak ikusteko, egin KLIK HEMEN.

Modu polita izan zen udaberriko oporraldiari hasiera emateko.