IKASTOLA NATURAN, NATURA IKASTOLAN

Aurtengo ikasturtea berezia izan arren, Bazkardoko haurrek esperimentatuz, gozatuz, jolastuz, arakatuz hazten jarraitzen dute. Zorionez, naturaz aurrez aurre goza dezakete eta naturak eskaintzen dizkien onurez baliatzen dira.

Kanpo espazioan, naturarekin jolasean, urtaro bakoitzak eskaintzen duen horrekin ikasten jarraitzen dute. Gainera, natura gelara sartuz, behar nahi eta erritmo ezberdinei erantzuteko sortutako materiala eskura dute.
Jarraian duzuen bideoan ikasleek naturaz nola gozatzen duten ikus dezakezue!