Mende erdia baino gehiago dirauen bidea da gurea. 1963ko azaroaren 12an ireki zituen ateak Andoaingo Aita Larramendi Ikastolak; 53 haurrek eta 2 irakaslek estreinatu zuten egun hartan Ikastola, Doña Juanita Alkainek utzitako etxean.
Andoaingo haurrak euskaraz hazi eta hezteko helburua genuen. Euskal kulturatik abiatuta, herriko haurrei euskara hutsezko hezkuntza eskaintzen zien lehen ikastetxea izan ginen. Eta horretan dihardugu.
Zuri-beltzeko argazki bat dirudien arren, hamaika kolorez betetako irudiak ditu gure Ikastolak. Hainbat lekutan izan genituen ikasgelak, Andoainen jaio eta hazitako euskal nomadak izan ginen. Hazten joan ginen ordea, etengabe gorantz begira.
Garaiak erabat aldatu dira: Andoain aldatu da, baita gizartea ere. Noski, gure Ikastolak ere, 50 urtetik gorako historia honetan, aldaketa ugari bizi izan ditu. Orduko 53 haurretatik 1000 ikasle izatera pasa gara eta 80 profesionalek egiten dugu lan Ikastolan, Bazkardo eta Txistokiko egoitzetan.
Hala ere, bada zerbait azken mende erdi honetan aldatu ez dena:
Ikastolak familiena izaten jarraitzen du, Herri Onurarako Kooperatiba Europarra baikara.
Haur euskaldun eleanitz konpetenteak heztea da gure helburua, Europa mailan saritutako materialaren laguntzaz.
Mundu zabalera begira dagoen euskal eskola da Andoaingo Aita Larramendi Ikastola, kanpora begira dagoena, erroak non dituen ahaztu gabe; euskaratik eta euskaraz lanean ari dena.
Zure erabiltzaile esperientzia hobetzearren. cookiak erabiltzen ditugu. OnartuBaztertu
Pribatutasuna eta Cookies politikak
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.