IKASTOLAK “IKT HELDUTASUN MAILA AURRERATUA” LORTU DU

Aita Larramendi Ikastolak, orain urte batzuk hasitako bidearen maila gorenera iristea lortu du. Izan ere, Hezkuntza Sailaren IKT heldutasun ereduaren maila neurtzeko auditoria pasa ostean, maila altuko ziurtagiria lortu dugu.

Azken ikasturteetan, Heldutasun Teknologikoaren Ereduari jarraituz, ikastolako arlo desberdinetako prozesuak sakonki berrikusten eta aldaketak gauzatzen ibili gara. Horrela, digitalizazioaren aldeko apustu nabarmena egin dugu eta horrek eraman gaitu maila aurreratu lortzera.

Hemendik aurrera, maila hori mantentzeko hobekuntzak txertatzen jarraituko dugu, hasitako bide honek ez baitu etenik.

Lortutako emaitza oso berri ona da, eskatzen diren betebeharrak asko eta konplexuak baitira eta maila aurreratua daukaten ikastetxeen kopurua ez delako hain zabala momentuz.

Aitormen hau ikastolaren arlo guztietako langileen lanari esker lortu ahal izan dugu, bereziki Komunikazioa eta IKTetako taldeetako langileen ahalegin eta babesean oinarrituz. Zorionak denori !!!