
Melodia aukeratu dugunez, orain hurrengo deialdiak ireki ditugu; musika instrumentuak eta letra sortzeko deialdiak:
- Deialdia-Musika instrumentuak: Ikastolako abestia instrumentuekin jotzeko boluntarioak lortu nahi dira. Musika instrumentuarekin abestia jotzeko prest dagoenak, urriaren 15a baino lehen izena eman dezakete hementxe: KLIK HEMEN. Ondoren, zuekin harremanetan jarriko gara.
- Deialdia-Letra: Ikastolako abestiaren letra sortzeko boluntarioak lortu nahi dira. Letra sortzeko prest dagoenak, urriaren 15a baino lehen izena eman dezakete hementxe: KLIK HEMEN. Ondoren, zuekin harremanetan jarriko gara.
Guztion partaidetzarekin denona sentituko dugun abestia sortzea da helburua, bakoitzak duenetik eskainiz. Animatu!
Zalantzaren bat baduzue, jarri Ikastolarekin harremanetan:
andoain@ikastola.eus
Eskerrik asko guztioi!