Duela aste batzuk, gure 5 urteko umeak nekazari bihurtu ziren eta letxugak eta baratxuriak landatu zituzten ikastolako baratzean. Pozik eta gogotsu, lurra prestatzen, landareak landatzen, eta ureztatzen ikasi zuten, pazientziaz zainduz.
Itxaronaldiak merezi izan du: orain gutxi joan ginen landatutakoa biltzera, eta uzta bikaina izan zen! Letxugak fresko-fresko zeuden, eta baratxuriak, etxera eramateko prest. Ikasle batzuek aukera izan zuten beren lanaren fruitua etxera eramateko, harrotasunez eta ilusioz beterik.
Esperientzia hau oso aberasgarria izan da haientzat. Landaketaren eta uztaren bidez, ardura, naturarekiko errespetua eta talde-lana bezalako balioak ikasi dituzte. Horrez gain, landareen hazkuntzarekiko jakin-mina piztu zaie, eta elikagaien bizitza-zikloa lehen pertsonan bizitzeko aukera izan dute.
Dudarik gabe, ikastolako baratzean landatzea bizipen polita da haientzat, eta ingurumenaren zaintza eta elikadura osasungarria azpimarratuz. Hortaz, baratza aberasten jarraituko dugu oraingoan kalabazina eta tomatetxoak landatuz.