Hala, Hondarribian izan ziren joan den asteko ostiralean, ur kirolak egiten. Hondarribiako hondartzatik irtenda, kayak eta SUP-XL eginez Praileen hondartzarainoko ibilbidea egin zuten. Bertan, bainu bat hartu, lagunartean irri eta oihu batzuk egin, eta hondartza nagusira itzuli ziren.
Goiza borobiltzeko, alde zaharrera joan eta eguraldi ederra lagun, denbora libreaz gozatzeko aukera izan zuten. Egun borobila, azken txanpari indarrez ekiteko!
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.