IKASTOLAKO IKASLE GUZTIEK GAINDITU DUTE HAUTAPROBA

Joan den asteko urduritasunen ondoren, berri onak ailegatu ziren atzo Ikastolara. Hala, unibetsitatera sartzeko hautaprobetara aurkeztutako 25 ikasleetatik guztiek aprobatu dute azterketa.
Ahalegin handiaren ondoren, ongi merezitako saria jaso dute guztiek ere. Zorionak eta ongi pasa oporretan! Orain Salou-en daude merezitako oporrak disfrutatzen. Datorren astean, ikastolan izango ditugu berriz; notak jasotzera etorriko dira eta, noski, hemen geratzen garenoi agur esatera.