Gaztetxoentzat antolatu zen ERRONKAn, aurreko ikasturteetan bezelaxe, gure ikastolako ordezkaritza bertan aritu zen, argazkiko DBH3ko talde hau, hain zuzen ere.
Goiz osoan zehar hainbat frogatan hartu zuten parte, beraien artean giro bikaina sortuz: Bertsolaritza, Mikro orientazioa, Artzain-jokoa mamorruekin, Hi selfie,…
Azkenik, beraiek froga moduan prestatutako marmitakoa janez borobildu zuten saioa.
Ikastolatik eskerrak eman nahi dizkiegu ikasle guztiei, bertan izan ziren familiei eta bereziki beraiekin kapitain moduan ibili ziren Ibon Tapia eta Joseba Barandiaran gurasoei. Mila esker!
Argazki gehiago ikusteko, KLIK HEMEN