IKASTOLAKO IKASLEAK PARTAIDE “RIKARDO ARREGI IRAKURTZEN” EKIMENEAN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
123

Rikardo Arregi hil zeneko 50. urteurrenaren harira Andoaingo Udalak, AEK euskaltegiak eta Manuel Larramendi Bazkunak antolaturiko  “Rikardo Arregi irakurtzen” ekimenean parte hartu zuten ostegunean, ikastolako Batxilergoko 1. eta 2. mailako zenbait ikaslek eta irakaslek.

Andoaingo kazetari, ekintzaile eta euskaltzalearen oroimenez haren artikuluen irakurraldi publikoa egin zen egun osoan zehar, Basteroko plazan. Lehen irakurleak Rikardo Arregiren senideak izan ziren: Begoña, Joseba eta Mikel anai-arrebak. Eta irakurtzen azkena, berriz, Ramon Saizarbitoria idazlea izan zen, Arregi zenaren lagun mina.

Rikardo Arregi 27 urte zituela zendu zen, 1969an. Filosofia ikasketak eginak zituen eta oso gaztea izanik ere, ordurako, Zeruko Argia eta Jakin aldizkarietan lagundu zuen, Euskaltzaindiari euskaldunen alfabetatzea proposatu zion eta AEKren sorreraren aurrekariak sustatzen ere jardun zuen.

Ikasleen partehartzea sustatuta, Andoaingo herriak egindako omenaldian parte aktibo izan da Ikastola eta ikasleei Rikardo Arregiren irudia ezagutarazteko ere baliatu da.

 

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
123