IKASTOLAKO IKASLEENTZAT IZAN DIRA MARTIN UGALDE IPUIN LEHIAKETAKO SARI GUZTIAK

Urtero legez, San Martin egunez banatu dira Martin Ugalde ipuin lehiaketako sariak. Aurtengoan, antolatzen diren lau kategorietako lehenengo eta bigarren saridun guztiak (orotara 8 sari) ikastolako ikasleak izan dira. Halaber, ikastolakoak izan dira finalista gehienak ere.

Zehazki, honako ikasleak saritu dituzte:

A kategorian (2011 eta 2012an jaioak): Libe Arruti Etxabe (1. saria) eta Eneritz Telleria Martin (2. saria). Finalista: Libe Azpiroz Delgado.

B kategorian (2009 eta 2010ean jaioak): Aiora Otamendi Baltasar (1. saria) eta Aiora Diez Muñoz (2. saria). Finalistak: Hegoa Palacios Zabala eta Maren Aranburu Ugalde.

C kategorian (2007 eta 2008an jaioak): Naroa Asensio Gaston (1. saria) eta Asier Bergara Beola (2. saria). Finalistak: Marta Vazquez Martin eta Laiene Arteaga Eizagirre.

D kategorian (2005 eta 2006an jaioak):  Luken Txopeitia Zulueta (1. saria) eta Manex Arruabarrena Amonarraiz (2. saria). Finalistak: Miren Zatarain Beraza eta Beñat Uria Amondarain.

 

Zorionak guztiei!