IKASTOLAKO KAMISETAK ETA KIROL-JERTSEA SALGAI

Aurten ere ikastolako kamisetak nahiz kirol jertseak erosteko aukera iritsi da. Haurrentzat nahiz helduentzat egindakoak dira eta Nerea Uralde guraso eta diseinatzailearen diseinua daramate.

Badira aipatu beharreko berrikuntza batzuk: batetik, kamiseta guztiak kotoizkoak izango dira, eta bestetik, aurtengo matrikulazio kanpainan kalean ikusgai egon den garai bateko kamiseta urdina ere salgai egongo da (helduentzat bakarrik).

Kamisetak 7 euroan erosi ahal izango dira eta kirol jertseak 12 euroan. Martxoaren 25etik apirilaren 5era arteko epea duzue.

kamiseta_salgai
kamiseta_salgai
previous arrow
next arrow