IKASTOLAKO TALDE ERAGILEEN AFARIA

Ekainaren 14an Kotoi elkartean urtean zehar lanean izan ditugun talde eragileak bildu ziren kurtsoari amaiera emateko helburuarekin. Ikasturte honetan izan ditugun familien talde eragileak izan genituen mahaiaren inguruan merezitako afariaz gozatzen.

Ikastola kooperatiba izanda, familien parte hartzea ezinbestekoa da eta parte hartzea bultzatzen jarraitu behar dugu!