IKASTOLAREN ABESTIA JAIO DA!

Azken aste honetan, Belkoainen dagoen Garate estudioetan ibili dira buru-belarri gure Ikastolari eskaini dioten abestiaren grabaketarekin. Ia urtebete pasa dute lanean eta talde polita osatu dute, abestiaren sorkuntzan Ikastolako familia, langile, ikasle ohi zein egungo ikasleek hartu baitute parte bertan. Bertan ginela Argitxo bera ere etorri zen Belkoainera eta kantan parte hartzera gonbidatu zuten. 

Abestia jaio da, grabatuta dago eta orain txukun-txukun jartzea falta da azken emaitza entzun ahal izateko. 

Badakigu zuek ere, emaitza entzuteko irrikaz zaudetela. Noiz izango den? Ikastolaren festan zuzenean entzuteko aukera izango duzue.

Bitartean, eutsi irrikari!