IKASTURTE AMAIERAKO JAIA 2025

Lehengo larunbatean, hilak 7, Ikastolako jaia ospatu zen. Goizean goizetik hasita Urki dantza taldearen dantza saioa izan zen, ikasleen emanaldia, Argitxoren bisita berezia, diploma banaketa eta omenaldiak, haur eta helduen bazkariak, jolasak, bingo musikatua, eta amaitzeko, Arrixku taldearen eta Ezekiel DJ-aren emanaldia. Giro ederrean ibili ginen!

Eskerrik asko egun horretan bolondres lanetan aritu ziren guztiei, zuek gabe festa hau aurrera eramatea ezinezkoa baita. Hurrengo urtean gehiago! Egun horretako argazkiak ikusi nahi?

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.

Jarraian ikasleen emanaldiko bideoa duzue ikusgai: