IKASTURTE AMAIERAKO JAIA

Igandean, ekainak 11, ospatuko dugu ikasturte amaiera jaia. Txistokin izango da eta aurtengoan ere, 10:30-etik aurrera, ikasle eta gurasoentzako familia-jolasak antolatu dira ikastolaren egunean.

Asmoa parte hartzaileak familiak izatea da, hau da, jokoetan bikoteka hartuko da parte (edo taldeka) eta bikote guztiak heldu eta ikaslez osatuta egongo dira. Modu honetara, denek elkarrekin gozatuz tarte eder bat pasatzeko aukera izango dugu, helduak ikasleekin, ikasle helduak txikiagoekin…

Jokoak errazak izango dira eta denak parte hartzeko modukoak, horregatik, familiak animatu nahi zaituztegu, ideia berri honekin bat egitera, giro polita sortuko dela uste dugu eta.

Bestetik, arratsaldeko ikasleen jaialdia, 17:00etan izango da. Aurretik, hori bai, 16:45ean, urtero moduan, ARGITXOren bisita izango dugu.

Hemen duzu EGITARAU osoa:

09:00 Pilota Txapelketaren Finalak.
10:30 Familia jolasak
11:30 Pilota Txapelketako sari banaketa.
12:00 Urki Dantza Taldea.
12:45 Diploma eta oroigarrien banaketa.
13:30 Ikasleen bazkaria.
14:30 Helduen bazkaria
14:30 Jolas eta eskulan tailerrak.
16:45 Argitxoren bisita.
17:00 Ikastolako ikasleek prestatutako ikuskizunen agerraldia (familiek ezingo dute frontoian sartu)
18:00 DJ Aritz.