IKASTURTEARI AGUR ETA UDARI ONGIETORRI!

Ikasturteko azken egun honetan, San Juan bezperako gauaren olerkia errezitatu dugu, eta ondoren suaren inguruan zortzikoa dantzatu dugu elkarrekin. Jarraian, banan-banan suaren gainetik salto egin dugu, tradizioak dioen bezala, energia txarrak atzean utzi eta desio berriei bidea irekitzeko.

Orain bai, prest gaude ikasturteari agur esan eta uda zoragarri bati ongietorria emateko!

Uda ona izan denoi!

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.