IKERKETA MUNDUA HURBILETIK EZAGUTZEN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
41

Joan den ostiralean, Batxilergoko 1Z-ko ikasleak CFM eta DIPC ikerketa zentroak ezagutzera joan ziren, Donostiako Ibaetako unibertsitate eremura. Bertan, euskal ikerlari gazte baten azalpenen bidez, ikerketa zentroen zereginari, nanozientziaren hastapenei eta karrera zientifikoari buruzko informazioa eskuratu zuten.

Horrez gain, hiru laborategi bisitatzeko aukera ere izan zuten. Besteak beste, disoluzioekin loturiko esperimentu bat egin zuten eta baita Euskal Herriko superkonputadora handiena ikusi ere.

Punta-puntako ikerketa eta berrikuntza esparruak bertatik bertara ditugula ohartzeko eta etorkizuneko ildoak ezagutzen joateko aukera paregabea izan zen.

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
41