INAUTERIAK 2026 IKASTOLAN

Iritsi dira aurtengo inauteriak! Aurten ere I gure Ikastolan ospatu ditugu, ziklo ezberdinetan.

Baserria” izan da aurtengo Juanita Alkaineko gaia. Juanita Alkain baserriko animalia, barazki eta baserritarrez beteta aurkitu dugu,eta emanaldi berezia izan da oso.

Lehen hezkuntzako 3-6 mailetan herrian zehar izan zuten festa: kalejira herrian zehar txarangek girotuta, ondoren pregoia, dantzak eta merienda. Inauteriei hasiera ederra eman genien, poz-pozik!

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan primerako eguna izan zuten: “moda” gaiaren baitan, gelaka dantzak sortu, emanaldiak egin eta barre ederrak egin zituzten.

Giro bikaina izan zen!

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.