DBH4. eta Batxilergoko 1. mailako ikasleak Kutxa Fundazioak antolaturiko Inspira Bizitzak 2025 jardunaldian izan dira aste honetan, Donostiako Kursaalean. Bertan, hainbat esparrutan lan ibilbide esanguratsuak izan dituzten zenbait pertsonaren lekukotzak entzun ahal izan zituzten, lehenik. Besteak beste, ingeniaritza kimikoa, medikuntza, adimen artifiziala, psikologia, geografia, zinema, ostalaritza nahiz kirol eta osasun eremuak izan zituzten hizpide. Testigantza anitzak izan ziren guztiak ere, ohiko ibilbideetatik kanpokoak ere bai, maiz.
Jarraian, lan eremu ugaritako adituek euren lan tresnak zein baliabideak erakutsi zituzten banakako stand-etan eta ikasleek, euren interesetatik abiatuta, haiekin hitz egiteko edo zalantzak galdetzeko aukera izan zuten. Euren etorkizuneko bidea irudikatzen laguntzeko aukera polita.


