Batxilergo lehen mailako ikasleak Donostiako Eureka!Zientzia museoan izan ziren ‘Inspira Bizitzak’ ekimenean. Bertan hainbat profesionalek beraien ibilbide profesionalaren inguruan jardun zuten eta ondoren beraiekin hitz egin eta bakarka zalantzak argitzeko tartea eduki zuten.
Honelako ekimenen bidez gazteei beraien zaletasun eta talentua identifikatzen lagundu nahi zaie, etorkizunean zaletasun hauetatik beraien ibilbidea gauzatzeko formula ezberdinak daudela erakutsiz.
Zinez esperientzia aberasgarria izan zen!