Lehen hezkuntzako 4.mailan, Euskarako gaian, kontinente guztietako ipuinak entzun eta irakurri ondoren, Salka eta Juliana etorri zaizkigu beraien herrialdetako ipuinak eta bitxikeriak kontatzera. Salkak, Mauritanian aiton-amonek bilobei ipuinak kontatzeko ohituraz hitz egin digu eta bertako ipuin bat euskeratuta entzuteko aukera izan dugu. Horretaz gain, arabieraz ere, beste zatitxo bat irakurri digu. Julianak berriz, Brasilgo mitologiaren inguruko ipuinak irakurri dizkigu portugesez zein euskaraz, Eriken laguntzarekin.
Zein aberats egiten gaituen kultura ezberdinetako ipuinak entzutea eta irakurtzea. Ipuinak: eskutan ditugun altxor handiak!
Eskerrik asko parte hartzaile eta laguntzaileei!
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.
