IPUINAK BURUAN, IBILI MUNDUAN

Hirugarren unitatean, esploratzaileak bidelagun Lehen hezkuntzako 4.mailako ikasleak munduan zehar bidaiatu dute, kontinenteak eta ozeanoak zeharkatuz. Horretaz gain, lurralde bakoitzak bere altxorrak ipuin bidez eskaini dizkie. Ipuinen magia zabaltzen, Brigitek, Izaskunek, Mirenek, Mostafak, eta Mirenek lagundu die. Bakoitzak bere ama hizkuntzan zein menperatzen duten hizkuntzetan, ausardiaz eta goxotasunez, urrutiko ipuin eta bitxikeriak gerturatu dizkie.

Ikasleek errespetu eta jakin min handiz entzun dituzte ipuin kontalarien ipuinak. Zein politta den edozein adinetan ipuinak kontatzea eta entzutea! Etxera altxor handi batekin joan dira: munduko hizkuntz ezberdinetan entzundako ipuinak.

Ipuinak + hizkuntzak + bitxikeriak = kultura. Kultur aniztasunak guztiok aberasten gaitu.

Eskerrik asko ipuin kontalari eta laguntzaile guztiei!

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.