IPUINAK OPARI

Baziren behin LH 4.mailako hiru gela. Ikasleetako batzuk irudimen handikoak ziren eta beste batzuk berriz, idazle apartak.

Egun batean, ikasle bakoitzak, gelan ipuinaren zatiak, pertsonaien deskribapenak… landu ondoren, ipuin bana idatzi zuten. Marrazkilari trebeak ere bazirenez, ipuinei ilustrazioak egin zizkieten.

Ipuinak bukatutakoan, LH3.mailakoengana joan ziren, saiakera eta ilusio handiz sortutako ipuinak irakurtzera eta oparitzera. Pozik eta harro, 3.mailako ikasleekin momentu goxoa pasa zuten.

Ipuinen irakurketa eta idazketaren kateak ez du etenik, batzuek jasotzen dutena ematen baitute hurrengoan!

 4.mailakoek 3.mailakoei: irakurketa eta idazketa kateak aurrera jarrai dezala!

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.