Pasaden astean, Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleek eta Lehen Hezkuntzako 2. mailakoek irakurketa partekatuaz gozatzeko aukera izan zuten. Ekimenaren helburuen artean irakurzaletasuna sustatzea eta txikienei hizkien mundura hurbiltzeko aukera bat eskaintzea daude.
Saioan liburuak aukeratu eta handienek kontalari rola hartu zuten eta liburua ikusten, irakurtzen eta ulertzen lagundu zieten txikiei. Haiek ere dakitena handiei erakusteko aukera izan zuten, besteak beste, ezagutzen dituzten hizkiak testuan topatuz edo irakurriz.
Tarte goxoa eta polita izan zen guztientzat eta zalantzarik gabe errepikatuko dute. Datorren hilabetean gehiago!
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.

