Aurreko ostiralean, batxilergo 1. mailako ikasleak irteera izan zuten euren tutoreekin. Alde batetik, 1H-koak indusketa lanak ikustera joan ziren Etxarrira. Bestalde, 1Z-ko ikasleak Urretxura egin zuten bisita, mineral eta fosilen museora.
Batx 1Zkoak Mineral eta fosilen Museoan
Gauza askoren berri ematen digute fosilek eta mineralek. Horretaz gain, erakargarria da erabat hauen edertasuna. Hauxe bera gertutik ikusteko eta disfrutatzeko aukera izan zuten gure ikasle zientifikoek euren bisitan.
Hasteko, munduko herriak, munduko fosilak izeneko erakusketan izan ziren, non hogeita hamar bat minutuko azalpena eman zieten munduko fosilen inguruan (amonita, ambar, antropoda…). Izan ere, jatorri ezberdineko fosil ale bat bildu du museo honek, bilduma bitxia eratuz.
Ondoren, museora bisita egin zuten eta bertan harrien zazpi propietateak aztertu zituzten taldeka. Probetxuzkoa izan zelakoan gaude, biologia klasean landutakoa bertan praktikan jarri baitzuten. Bukatzeko, azokara joan ziren, salgai zeuden mineral eta fosilak miresteko.
Batx 1Hkoak Etxarrin, indusketa lanak ikusten
Ostera, arkeologia munduan murgildu ziren 1H-ko ikasleak. Etxarrira abiatu ziren Aranzadi zientzia elkarteak bultzatutako indusketa lanak ikustera.
Elkarte honek natur zein giza ingurunearen ikerketa zientifikoa eta lotutako emaitzen dibulgazioa ditu helburu eta momentuan hainbat arkeologia-lanetan dihardu ikertzen. Gure ikasleak bisitatutako horretan, garaiko fabrika baten aztarnak ikusi zituzten eta indusketan hasteko arrazoia eta lanen garapena zein etorkizuna azaldu zieten.
Ikertzaileek jadanik egin dute esparruaren ikerketa eta datu-bilketa. Orain lekua tapatzeko asmoa dute; izan ere, ibai ondoan egoteak lekua behin eta berriz urez betetzea ekartzen du. Halere, etorkizunean ikerketarekin norbaitek jarraitu nahiko balu, jasotako datu eta informazioa izango ditu eskuragai.
Argazki guztiak ikusgai, HEMEN