IRTEERA EGUNA, BAZKARDON

Abenduaren 5ean, hainbat irteera egin zituzten Bazkardoko ikasleek. Bi urtekoak baino ez ziren geratu euren geletan. Beste guztiak hara eta hona ibili ziren, egunean zehar.

  • HH 3 urtekoak, Kristina Eneako sekretuak ezagutu zituzten marrubitxo iratxoaren laguntzaz.
  • HH 4 urtekoak, Ekogunean izan ziren eta, oiloentzat janaria prestatu eta eman ondoren, bertako jolas-parkeaz gozatzeko aukera izan zuten,
  • HH 5 urtekoak Sagardo Etxean, beraiek bildutako sagarrekin egindako zukua probatu ahal izan zuten.
  • LH1 ekoek Ekainberrin, lehen gizakien bizimodua ezagutu zuten gertutik.
  • LH2koak, berriz, Albaolan ibili ziren piraten modura, San Joan ontziaren eraikuntza lanak ikusten.

Eguraldia ere portatu zen, eguzkia lagun izan baizuten egun osoan zehar.  Hor behean dituzue, argazki-bildumak ikusi ahal izateko loturak. "Klik" argazkietan eta aurrera!

HH 3 urte Kristina Enean

HH 4 urte Ekogunean

HH 5 urte Sagardo etxean

LH 1. maila Ekainberrin

LH 2. maila Albaolan