Abenduaren 5ean, hainbat irteera egin zituzten Bazkardoko ikasleek. Bi urtekoak baino ez ziren geratu euren geletan. Beste guztiak hara eta hona ibili ziren, egunean zehar.
- HH 3 urtekoak, Kristina Eneako sekretuak ezagutu zituzten marrubitxo iratxoaren laguntzaz.
- HH 4 urtekoak, Ekogunean izan ziren eta, oiloentzat janaria prestatu eta eman ondoren, bertako jolas-parkeaz gozatzeko aukera izan zuten,
- HH 5 urtekoak Sagardo Etxean, beraiek bildutako sagarrekin egindako zukua probatu ahal izan zuten.
- LH1 ekoek Ekainberrin, lehen gizakien bizimodua ezagutu zuten gertutik.
- LH2koak, berriz, Albaolan ibili ziren piraten modura, San Joan ontziaren eraikuntza lanak ikusten.
Eguraldia ere portatu zen, eguzkia lagun izan baizuten egun osoan zehar. Hor behean dituzue, argazki-bildumak ikusi ahal izateko loturak. "Klik" argazkietan eta aurrera!