Joan den ostiralean Hondarribian izan ziren Batxilergoko 2. mailako ikasleak. Bertan Higer itsasontzian ordu eta erdiko ibilaldia egin zuten, besteak beste, Bidasoa ibaia, Hendaiako kostaldea eta Hondarribiko arrantza portua ezagutuz.
Ondoren, herriko kaleetan buelta bat emateko aukera izan zuten. Lanbro giroak bazterrak ezkutatu bazizkien ere, Ikastolan duela 16 urte hasitako bidea borobildu eta lagunartean goiz polita pasatzeko aukera izan zuten.


