ITSAS MUSEORA BISITA

Valentina Tereshkova, Armstrong, Aldrin, Collins, Roald Amundsen, Charles Darwin, Robert Falcon, Juan Sebastian Elkano….  baina nortzuk dira hauek? Gurekin batera 3. unitatean murgildu diren esploratzaileak dira, BAI! 4. mailako unitate honetan, esploratzaile hauekin atzera eta aurrera ibili gara. Beraiek egindako bidaiak, zein kontinentetan barrena ibili ziren, zer garraiobide mota erabili zituzten, zer aurkitu zuten, izan zituzten zailtasunak.. ikertzen ibili gara eta hau guztia aberasteko, asteartean, Donostiako itsas museora joan ginen.

Egin zigun eguraldi zoragarria aprobetxatuz, hondartzan gustora jolastu eta busti ginen!

Egun bikaina pasa genuen!