JAKI OSASUNTSUAK JANGELAN

Gure Ikastolako jangelan berrikuntzak txertatzen ari gara elkarlanean Aibak enpresa eta Ikastola. Azken urteetan jantokia ikasgeletan jasotzen den heziketaren luzapena bilakatzen ari gara; horretaz gain, jaki berri eta osasuntsuak dastatzeko menu osasungarriak prestatzen dizkigute.

Bertako jakiak eta jaki osasuntsuak ditugu gure jangelan: Barazki ekologikoa, Azalorea, Brokolia, Jogurt naturala…

Patata tortilla momentuan sukaldatuta ekartzen digute gure jangelara eta arrakasta handi izan du ikasleengan.

Aipatzekoa da, hilero bertan sukaldatzen dute bigarren platera. Aste honetan zekor hanburgesak prestatu dituzte eta ikasleek gustura jan dituzte bertan sukaldatutako jaki hauek.