JOLASTOKI BERRIA

Duela aste pare bat, guraso talde batek Bazkardoko beheko jolasgunea eraberritu zuen, hainbat jolas-modulu jarriz: hondar-gunea, enbor-zirkuitua, etxetxoak, sukalde erraldoia…

Bi urteko haurrek ondo asko probatu eta aztertu dituzte elementu horiek guztiak eta lasai asko esan genezake arrakasta handia izan dutela.

Haurrak izugarri disfrutatzen ari dira bertan. Horren lekuko, 2 urteko haurren argazki eta bideo hauek.

Orain oporrak datoz, baina bueltan berriro gogotsu ibiliko dira jolasean!

Argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN