JOSTUN LANETAN

Inoiz pentsatu al duzue zaharkitutako jantziei bigarren bizia emateko zer egin daiteken? Ziur etxe askotan kamiseta zaharrak hautsa kentzeko edo etxeko lurra garbitzeko erabiltzen direla… baina inoiz egin al duzue poltsa bat kamiseta batekin? 

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek KIMUko Lengua Castellanako proposamena oinarri moduan hartuz, etxetik kamisetak ekarri eta jostun lanetan buru belarri ibili ziren. Jostorratza eta haria hartu, eta poltsa dotoreak sortu zituzten.

Diseinatzaileak ere bihurtu ziren, beraien panpinei egunkari eta “Pinotxo” papera erabiliz jantziak sortu baizizkieten. Honetarako ez zuten oihal, jostorratz eta haririk erabili, baina emaitza bereziak lortu zituzten. 

Argazkiak ikusi nahi? Egin, KLIK HEMEN.