LH 6. mailako ikasleek proiektu berezi bat egin dute ingeleseko ikasgaian. Hiruhileko honetan zehar, sukaldean aritzeko beharrezko hiztegia, esamoldeak eta hainbat bitxikeria ikasi dituzte.
Ikasitakoa praktikan jarriz, taldeka sandwich originalak sortu dituzte. Sormen handiz egindako proposamenak izan dira, eta, horrez gain, sandwich bakoitzaren deskribapen zehatza eta zabala ere idatzi dute, benetako sukaldaritza lehiaketa profesionaletan egiten den moduan.
Proiektuari amaiera emateko, ikasleek euren lanak gelakideen aurrean aurkeztu dituzte, ahozko adierazpena landuz eta egindako lana partekatuz.
Enjoy your meal!
