DBH 4. mailako ikastolako ikaslea den Jurgi Errandoneak Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketa irabazi berri du Onditz Esnaolarekin batera. Euskal dantzen munduan Jurgiren ibilbidea sobera ezaguna bada ere, Balletaren munduan ere buru-belarri murgilduta dabil.
Hondarribiko Basque Ballerina eskolan egiten du dantza, eta, pasioz handiz gozatzeaz gain, azkenaldian zenbait lehiaketatan ere parte hartu du. Hala, balletean mundu mailan izen handiko txapelketa den Pariseko Youth American Grand Prixen parte hartu zuen azaro hasieran. Bertan 3. postua lortu zuten bikotekako dantzan, eta bakarkakoan ere finalean izan zen. Oslo, Hamburgo eta Zuricherako bekak eskeini zizkioten bere lanagatik.
Orain, Tampan (Florida) du hurrengo parada. Pasioaz gain lan gogorra dago atzetik, zorionak Jurgi eta gozatu bideaz!