Haurrek kalabaza hauek tenperarekin margotu dituzte udazkeneko giroari kolorea eta bizitasuna emanez. Eskuak margotan zikintzeko aukera izan dute, eta, aldi berean, taldean lan egiteko eta sormena garatzeko momentu aparta izan da. Kalabaza bakoitza bakarra da, haurren estilo eta irudimen pertsonala islatzen duen obra txiki bat.
Familien ekarpen hauei esker, gure ikasleek esperientzia aberasgarriak izateko aukera izaten dute eta oraingoan txoko artistikoa udazkeneko sormen-leku bihurtu dugu.