Hamalau ikasturte daramatza sariak banatzen Kale Dor Kayiko ijitoen elkarteak. Ikasketen inguruan banatzen diren sariak dira eta aurten gure Ikastolako Noemi Dos Anjosek jaso du sarietako bat.
Joan den asteazkenean, hilak 20, Donostiako Irakasle Eskolan bildu ziren Noemi eta LH 6Ako bere gelakideak, hainbat ikastetxeetako beste ikasleekin batera.
Ikastolara etortzeko eta bertan lan egiteko duen prestutasunagatik eta kemenagatik saritu zuten Noemi Dos Anjos. Zorionak Noemi, oso harro gaude zutaz!