KAZETARITZAN MURGILDUTA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 2ko komunikazio-tailerreko ikasleak buru belarri aritu dira ebaluazio osoan zehar, beren egunkariak sortzen. Horretarako, kazetaritzako testu-generoak ezagutu eta sortu dituzte, eta hori gutxi balitz, egunkariaren historian ere murgildu dira. Behin proiektua amaituta, benetako erredakzio bat ezagutzeko aukera izan dute aste honetan, herrian bertan; hain zuzen ere, Martin Ugalde kultur parkean kokatuta dagoen Berria egunkariko erredakzioa.

Benetako kazetarien eguneroko martxa oso gertutik ikusi ahal izan dute, eta beraiek sortutako egunkariei buruzko feedbacka ere jaso dute, profesionalen eskutik. Esperientzia aberasgarria, inondik inora ere!