KIDETZEAK, IMANOL URBIETAREN OMENEZ

Urtero, Euskararen Egunaren inguruan, kidetzeak egin ditugu Ikastolan. Hau da ikasle nagusiak eta txikiak elkartu eta elkarrekin jardueraren bat burutzen dute.

Aurtengo kidetzean, Imanol Urbieta gogoan, hark sortutako kantuen inguruan aritu gara jolasean. Horren erakusgarri, atzo, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, DBH 2Bko ikasleek, LH 2Bko ikasleei egindako bisitaren emaitza. Astoa ere beraiekin eraman zuten! Primeran pasa zuten!