KIMU PROIEKTUA MARTXAN

Aldaketa urtea da guztiontzat eta, bereziki, lehenengo mailako ikasleentzat, talde berria, gela berria, irakasle berria eta aurten baita material berria ere: KIMU proiektua martxan jarriz abiatu dute ikasturtea.

Haur Hezkuntzako, IZAN proiektuari jarraipena ematen dion Ikastolen Elkarteko material berria da KIMU. Horrela, ikasleek, Haur Hezkuntzan abiatutako bideari eutsiz, duela bizpahiru urte Lehen Hezkuntzan abiatutako barne hausnarketa eta aldaketa metodologikoari ere erantzuten dio KIMUk.

Besteak beste, matematika manipulatiboan, zein aho hizkuntzaren eta kontzientzia fonologikoaren ildoan sakontzen du.
Material berriarekin jolastuz ikastea eta liburu berriak estreinatzea polita izaten ari da. Irrikitan daude KIMUren hurrengo unitateak ezagutzeko. Begira, begira nola aritzen diren gelan:

Argazki gehiago ikusteko, KLIK HEMEN.