KIROL EGOKITUAK EZAGUTUZ

Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak (GKEF) eta Andoaingo Udalak elkarlanean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzako jarduera berezi bat antolatu dute.

Irailaren 27an ospatuko den MUGITU ANDOAIN! kirol jaialdiaren harira, gure ikasleek aukera izan dute desgaitasun mota desberdinak ezagutzeko eta modu ludikoan bizitzeko, kirol-jolasen bidez. Helburua gaztetxoek inklusioa eta elkarbizitza hurbiletik esperimentatzea da.

Kirol egokituak jaialdian bertan ere izango du bere lekua, eta aurrez gaia lantzea aberasgarria izan da gure ikasleentzat.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.