KOMUNIKAZIO TAILERREKOAK UNESCOko BIDEO-LEHIAKETAKO FINALEAN

UN Etxeak (UNESCO sustatzeko Euskal Herriko elkarteak), bideo lehiaketa antolatu du beste behin. Aurtengo gaia “bakea” da, eta minutu batean bakea sustatzeko bideoak egitea eskatzen zen. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako komunikazio tailerreko ikasleek bi bideo aurkeztu zituzten, eta 87 lanen artean, biak izan dira aukeratuak finalerako.

Kategoria ezberdinak daude, eta gure ikasleak “euskarazko minutu onena” sarirako izendatu dituzte, beste 4 lanekin batera. Beren adin inguruko ikasleez gain, bideogintzan jarduten duten profesionalak izango dituzte arerio, 1.250 €ko saria eta garaikurra eskuratzeko. Martxoaren 21ean jakinaraziko da irabazlea nor den, Getxon ospatuko den galan, iluntzeko 20:00etan (streaming bidez ere jarraitu ahal izango da). Lan bikaina egin dute gure ikasleek, eta irrikitan daude galako esperientzia bizitzeko.

Zorte on!