KOMUNITATEARI ZUZENDUTAKO TXARTELTXOAK

Komunitateari Zuzenduriko Proiektuak (KZP) deritzon arloan, berdintasunaren gaia landu ostean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleek txarteltxo batzuk egin zituzten. Kartulina morea eta M8 ikurra oinarri hartuta, esaldi indartsuak idatzi zituzten martxoaren 7an herri mailan antolatu zen afarira animatu ziren emakume guztientzat.

200 mezutik gora sortu zituzten, eta afarira gerturatu zirenek sorpresa polita jaso zuten eseri zirenean. Berdintasunaren gaiari lotuta, herritarrentzat zerbait eskuz egitea gustura hartu zuten gure neska-mutilek!