KONPETENTZIAK BUKATU ETA GABONETAKO HAUR PARKERA

Lehen Hezkuntza 4. mailako ikasleen bisita izan zuten aurreko astean Lehen Hezkuntza 6. mailakoek.

Azken hauek, Euskara eta Gaztelaniako konpetentzietan prestatutako lanak aurkeztu zizkieten txikienei. Batetik, bertso emanaldi txiki bat eskaini zieten eta ondoren binaka jarrita gaztelanian sortuko mitoaren irakurketari ekin zioten.

Bestetik, ikasturteko lehenengo txanpari amaiera emateko Fikobako HAUR PARKERA joan ziren. Bertan, salto egiteko ohe-elastikoetan, karaokean edota matxinsaltoan  aritu ziren gogotsu. 

 

Konpetentziako argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN.

Parkeko argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN.