KORRIKA ANDOAINEN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

Goizeko hamarrak jota iritsi da Korrika Andoainera. Betiko moduan, harrera beroa eta jendetsua jaso du, Sorabilatik hasi eta Gudarien Etorbideraino.

Ikastolak, ohiturari jarraituz, hiru kilometro erosi ditu: ikasleen izenean bata, langileen izenean bestea eta Artezkatitza Batzordearen izenean hirugarrena.

Gogotsu eta umore onez ekin diote Korrikari eta lasterralditxoak egiteaz gain, ez dira falta izan animatzaile sutsuak eta dantzazale trebe eta alaiak.

Hitzen bidez baino hobeto ikusiko duzue guztia irudi bidez.

Argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN (Bazkardo)
Argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN (Bazkardoko Korrika Txikia)
Argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN (LH 3-4-5-6)

Bat, izan bat, egin bat,
bat zuk eta bat nik, bat, denok bat.

Bat eta batzuk gara,
hona-hara,
euskara bat, mundu bat.

Bidera atera gara,
Korrika atera gara,
herriz herri igaroko gara!

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre